XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INGURU ETA BETEGARRIEN EBAKIÑAK

Molde baten laguntzaz, itxurak bere inguruetatik ebakiz, nai dugun aberea marraztu genezake eta bere itxura agertu.

Gaiki bezala kartoi-meea eta margodun aldizkari zaarrak erabilliko ditugu; tresna bezala arkatza, goma eta guraizeak.

Kartoi mee batean ebaki, utsean lagata, abere bat.

Inguru au moldetzat erabilliz, alderdi guztietara erabilli aldizkariaren edergarrietan zear, alako batean bere antzeko egitura bat billatu arte.

Bere gain ingurua marraztu, moldearen barruko egaletatik zear arkatza erabilliz, ebaki eta ipiñi margo bizidun kartoi-mee baten gaiñean edota bat baiño geiago ebaki eta berauekin osotasun bat gertu.